Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Tourreko 13. etapa eta Arrigorriagako pilota-jaialdia, gaur, zuzenean

EiTB

14:15ean egingo dute bat 27,5 kilometroko erlojuaren kontrako probarekin. Gaueko partida nagusian, Olaizola II.a-Aretxabaleta eta Urrutikoetxea-Aranguren izango dira aurrez aurre.

  • Txirrindulariak Frantziako Tourrean

    Txirrindulariak Frantziako Tourrean. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Frantziako Tourreko erlojuaren kontrako proba izango dugu ikusgai eitb.eus-en eta ETBn (14:15ean ETB4n eta 15:00etan ETB1en). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute Pauen hasi eta amaituko den 13. etaparen zuzeneko kontakizuna.

Gauean, pilota izango dugu zuzenean Arrigorriagatik. 22:00etan hasiko da jaialdia Arretxe II.a-Salaverri / Alberdi-Etchegoin norgehiagokarekin. Partida nagusia Olaizola II.a-Aretxabaleta eta Urrutikoetxea-Aranguren artean jokatuko da. Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa izango dira esatariak.