telebista
'Está Pasando'
'Está Pasando' berezia, gaur, Nafarroako Parlamentuan izango den inbestidura saioaz
EiTB
12:00etatik aurrera, Adela Gonzalezek aurkeztutako saioan egoera politikoa aztertuko dute aditu, kazetari eta politikariek.
-
Adela Gonzalezek Nafarroako investidura saioaz 'Está Pasando' berezia aurkeztuko du.
Nafarroako Parlamentuan gaur egingo den inbestidura saioa zuzenean eskainiko du 'Está Pasando' saio bereziak, 12:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Adela Gonzalez gidari, Nafarroako egoera aztertzeko mahai berezia osatuko izango dute, eta Eduardo Inclán, Ricardo Crespo, Naiara Pinedo, Ion Telleria eta Jesús Barcos egongo dira bertan.
Halaber, alderdi politikoen ordezkarien adierazpenak bilduko dituzte, eta baita kazetari eta adituen gogoetak ere. Besteak beste, Ibai Fernandez Diario de Noticias egunkariko eta Martxelo Diez Naizeko kazetariekin hitz egingo dute 'Está Pasando' berezian.