telebista
22:30ean
Frantziako Kosta Urdina ezagutuko dute 'Vascos por el Mundo' saioan gaur gauean
EiTB
Leyre Samanes kazetariak Frantziako hegoaldeko eskualde zoragarria ezagutuko du sei euskaldun lagun dituela: Ainara, Elena, Mikel, Angel, Shandra eta Silvia.
-
Kosta Urdina 'Vascos por el Mundo' saioan. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Kosta Urdina ezagutuko du, Frantziako hegoaldeko eskualde zoragarria. Mediterraneo itsasoko kostalde hori luxuzko itsasontziz betetzen da udan, eta bisitari aberats eta ospetsuenen tokirik gustukoena da oporrak igarotzeko.
Leyre Samanes kazetariak kostaldeko hainbat toki ezagutuko ditu bertan bizi diren sei euskaldun lagun dituela: Ainara, Elena, Mikel, Angel, Shandra eta Silvia. Besteak beste, Saint-Tropez, Cannes, Niza eta Monako ezagutuko dituzte elkarrekin.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.