Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Zarauzko Torneoaren finalaurrekoa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, Burgosko Itzuliaren laugarren etaparen zuzeneko emanaldia eskainiko du Euskal Telebistak.

  • Altuna III eta Martija pilotariak.

    Altuna III eta Martija pilotariak. Irudia: EiTB

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Zarauzko Torneoaren finalaurrekoa eskainiko dute 23:10ean, Donostiako su artifizialen zuzeneko emanaldiaren ostean.

Altuna III-Martija eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute partida, eta Dario-Ruiz eta Arteaga II-Etchegoien bikoteen artekoa izango da ikusgai ondoren. Horrez gain, Jaka-Bikuña eta Laso-Ibai Zabala bikoteen arteko atarikoa eskainiko dute aurretik, 21:00etan. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute hiru partiden kontakizuna.

Horrez gain, Burgosko Itzuliaren laugarren etaparekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:00etan. Atapuercan hasiko da laugarren etapa, eta Clunian bukatuko da, 174 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Zailtasunen artean, hirugarren mailako Majadal mendatea igo beharko du tropelak. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik emango dute etaparen berri, zuzenean.