Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EiTB

Gainera, Burgosko Itzuliaren azken etapa eta #KirolTxartela pala masterraren finalak izango dira ikusgai.

0:24
Zarauzko Ikurrinaren irudi bat

Gaur arratsaldean, Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean. Hasteko, Eusko Tren Ligako estropadekin bat egingo dute, 18:00etan, eta gizonezkoen Eusko Label Ligako jardunaldia eskainiko dute gero, 18:30ean. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Aurretik, 15:00etan, Burgosko Itzuliaren azken etapa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Lagunas de Neila igoera mitikoan amaituko den 146 kilometroko etapa izango da, eta azken igoera egin baino lehen, hirugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek: El Cerro eta Collado de Vilviestre.

Bestalde, bezperan jokatutako #KirolTxartela pala masterraren finalak izango dira ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, 17:00etan.