Itxi

telebista

22:30ean

'Gernika' pelikula, Koldo Serra zinegilearekin, gaur 'El Sabor del Crimen' saioan

EITB

Andrea Ropero kazetariak eta Xabier Gutierrez sukaldariak Gernikako bonbardaketa ekarriko dute gogora.

  • Andrea Ropero kazetaria eta Xabier Gutierrez sukaldaria.

    Andrea Ropero kazetaria eta Xabier Gutierrez sukaldaria. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Andrea Ropero kazetariarekin eta Xabier Gutierrez sukaldariarekin batera Gernika pelikulan barrena murgilduko dira 'El sabor del Crimen' saioan. Gerra Zibilaren garaian, Gernikako herriak jasan zuen bonbardaketa basatia gogoratuko dute eta pelikulan garatzen den istorioaren berri emango dute. Koldo Serra zinegile bilbotarraren lanak Errepublikako prentsa bulegoko editore baten eta Estatu Batuetako gerra- kazetari baten arteko harremana hartzen du hizpide.

Populazio zibilaren kontra zuzendutako lehen erasoa izan zen eta gertakari tragiko haiek herriko historia markatu zuten betirako. Hitlerren Kondor legioak lau orduz bonbardatu zuen Gernika eta herriaren %85a guztiz hondatuta geratu zen. Eraso hura esperimentu militarra izan zen, eta bigarren mundu gerratearen garaian, hainbat alditan errepikatu zuten Europako herri ezberdinetan.

Mikel Ayestaran korrespontsalaren eskutik George Steer kazetari britaniarra ezagutuko dugu. Steerek bonbardaketaren hurrengo egunean, nazioarteko hedabideetan zabaldu zuen Gernikan gertatutakoa.

Horrez gain, Maria Luisa Lecumberri eta Luis Iriondo gernikarrek 1937ko apirilaren 26an gertatutakoaren datu guztiak gogoratuko dituzte. Beraientzat, postre berezia prestatuko du Xabier Gutierrez sukaldariak, Xabier Irujo idazlearekin batera.

Aitor Miñambres historialariak ere hainbat datu emango ditu Gernikako bonbardaketaren inguruan eta berarekin refugio antiaeroetan egongo dira.

'El Sabor del Crimen' astelehenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en