Itxi

telebista

Audientzia

Larunbateko 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioa, bere ordu-tartean nagusi

EITB

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztutako saioak % 8,9ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,6ko kuota bereganatu zituen.

  • Ricasa su-etxearen ikuskizuna Donostiako Aste Nagusioan, abuztuak 17.

    Ricasa su-etxearen ikuskizuna Donostiako Aste Nagusioan, abuztuak 17. Irudia: EiTB

Larunbatean, abuztuaren 17an, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia 2019' azken saioa aurkeztu zuten ETB1en. Emanaldiak bere ordu-tartean lidergoa lortu zuen, % 8,9ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,6ko kuota bereganatuz. Halaber, 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Ricasa su-etxe valentziarrak eskainitako ikuskizun piromusikalak osatu zuen Aste Nagusiko su artifizialen azken emanaldia, eta gainera, Olatz Salvador eta Nakor Markez izan ziren saioan gonbidatu.

Donostiako Aste Nagusian zehar, gauero, su artifizialak eskaini ditu ETB1ek zuzenean, eta saioak, bataz beste, % 5,8ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 11,5eko kuota lortu ditu.

Bestalde, larunbatean, Bilboko Aste Nagusiari hasiera eman zion Marijaiaren harrera ekitaldiaren zuzeneko emanaldiak datu oso onak bereganatu zituen: % 10,2ko audientzia-zatia eta 99.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Aste osoan zehar, gauero, 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioak su artifizialak eskainiko ditu zuzenean, 22:00etatik aurrera, Agustin Ezenarro eta Ilaski Serranoren eskutik.

Igandeko kirol emanaldiak

Igandean, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteek jokatutako Zarauzko pilota torneoaren finalak % 14,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 17,7ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 104.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Zarauzko banderaren bigarren jardunaldiaren emanaldia bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen. Euskotren ligako estropadek % 7,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 8,5ko kuota bereganatu zuten, gizonezkoen Eusko Label ligako estropadek ordea, % 15,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen % 15,5eko kuota.