Itxi

telebista

22:30ean

'Entre amigos' komedia, gaur gauean, 'La Noche De...'n

EITB

Saioak gainera, 'La vida de Brian' pelikulari buruzko erreportaje berezia eskainiko du, filmaren estreinaldiaren 40. urteurrenean.

  • 'Entre Amigos' pelikularen irudia.

    'Entre Amigos' pelikularen irudia.

'La Noche De…' saioak Entre Amigos komedia frantziarra eskainiko du gaur gauean. Daniel Auteil, Gérard Jugnot eta François Berléand aktore protagonistek, haien bikotekideekin batera, Korsikara, itsasontziz, bidaia egingo duten hiru lagunen papera egingo dute. Itsasoaren baldintzak nahiko txarrak izango dira bidaia osoan zehar, eta elkarren arteko bizikidetza geroz eta zailagoa izango da. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren datu guztiak eskainiko ditu.

Bestalde, Jessica Biel eta Justin Timberlake bikote ospetsua izango da La pareja más guapa del mundo ataleko protagonista, eta Si lo sé, no vengo atalak Miamin filmatzearen arazoak azalduko ditu.

Amaitzeko, La Vida de Brian pelikularen estreinaldiaren 40. urteurrenean, 'LND' saioak erreportaje berezia eskainiko du.

'La Noche de… Entre amigos' gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.