Itxi

telebista

Pilota

Bizkaia Torneoaren finala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Banakako partida 21:00etan izango da ikusgai, eta binakako finala eta lau t'erdiko norgehiagoka 23:00etatik aurrera eskainiko dira.

  • Bizkaia Torneoko irudia

    Bizkaia Torneoko irudia. ETBko bideo batetik hartutako argazkia

ETB1ek eta eitb.eus-ek Bizkaia Torneoaren finala eskainiko dute gaur gauean. Hasteko, Arteaga II eta Elordiren arteko banakako partida 21:00etan izango da ikusgai.

Bilboko su artifizialen zuzeneko emanaldiaren ondoren, Olaizola II- Aretxabaleta eta Elezkano II- Zabaleta bikoteen arteko finala eta Laso eta Jakaren arteko lau t'erdiko partida eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.