Itxi

telebista

22:00etan

Huntza taldeko kideak, gaurko 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan

EITB

Gainera, Ainhoa Goikoetxea ETBko kolaboratzailea izango dute saioan gonbidatu.

  • Huntza taldea 'Gure Kasa' saioan

    Huntza taldea 'Gure Kasa' saioan. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Huntza taldeko kideak izango dituzte 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan gonbidatu. Taldea gaur bertan ospatuko den Gaztea Gauean arituko da oholtza gainean Bilboko Europa parkean.

Horrez gain, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok Ainhoa Goikoetxea ETBko ohiko kolaboratzailea jasoko dute saioan.

Gainera, zuzenean eskainiko dira su artifizialak, Pirotecnia Zaragozana su-etxearen eskutik.

'Bilboko Aste Nagusia 2019' abuztuaren 25era arte izango da ikusgai, gauero, 22:00etan ETB1en eta eitb.eus.