Itxi

telebista

Audientziak

'La Noche De...' saioa, bere ordu-tartean nagusi, bosgarren astez jarraian

EiTB

Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 11,4ko audientzia zatia eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

  • 'Entre Amigos' pelikularen irudia.

    'Entre Amigos' pelikularen irudia.

'La Noche De…' saioa bere ordu-tartean nagusi izan da berriz ere, % 11,4ko kuota bereganatuz. Felix Linaresek aurkeztutako saioak 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Bost aste jarraian izan da 'LND' bere ordu-tartean audientzia-buru.

Programak eskaini zuen Entre Amigos komediak ere datu bikainak eskuratu zituen: % 13,0ko kuota eta 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.