telebista
22:30ean
'La higuera de los bastardos', gaur 'El Sabor del Crimen' saioan
EITB
Andrea Roperok eta Xabier Gutierrezek Gerra Zibila gogoratuko dute Ramiro Pinilla idazlearen 'La Higuera' eleberrian oinarritutako pelikularen harira.
-
Andrea Ropero kazetaria eta Karra Elejalde aktorea. Irudia: EiTB
Gaur gaueko 'El Sabor del Crimen' saioan, Andrea Ropero kazetariak eta Xabier Gutierrez sukaldariak Gerra Zibila gogoratuko dute, La Higuera de los bastardos pelikularen harira. Ramiro Pinillak idatzitako La Higuera eleberrian oinarrituta, falangista baten istorioa azaltzen du pelikulak.
Karra Elejalde aktore protagonista Andreari azalduko dio falangistaren papera egiteko izan zituen zailtasunak, eta gainera, Gerra Zibilak bere familian izan zuen eraginaz hitz egingo du.
Ramiro Pinilla idazlea ere gogoratuko dute, eta horretarako bere alargunarekin, Maria Bengoarekin eta David Pinilla semearekin arituko dira. Beraiekin, idazlearen Getxoko tokirik gustukoenak ezagutuko ditu saioak, horien artean, Arrigunaga hondartza eta Galeako itsaslabarrak.
Horrez gain, Gerra Zibilaren garaian Bilbo Handia babesteko eraiki zen Burdin Hesiaz arituko dira. Aitor Miñambes historialariak Berangon geratzen diren hesiaren aztarnak erakutsiko ditu.
Gainera, Neguriko burgesia gertutik ezagutuko dute Jose Maria Smith, Manuel María Smith arkitekto ospetsuaren bilobaren eskutik. Berarekin, Lezama Leguizamón eta San Joseren jauregiak bisitatuko dituzte.
Ana Murugarren pelikularen zuzendariarekin ere hitz egingo dute. Murugarrenek Algortako Portu Zaharrean pelikularako berregin zuten desfile frankista gogoratuko du.
Amaitzeko, Xabier Gutierrezek piku marmelada egingo du, eta Gorka Landaburu kazetariarekin batera, pelikularen zaporea bilduko duen platera prestatuko du.
'El Sabor del Crimen' astelehenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.