Itxi

telebista

22:30ean

'Operación U.N.C.L.E.' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Guy Richiek zuzendutako filmak Henry Cavill, Armie Hammer, Alicia Vikander, Elizabeth Debicki eta Hugh Grant aktoreak ditu protagonista.

  • Armie Hammer, Alicia Vikander eta Henry Cavill 'Operación U.N.C.L.E.' filmaren fotograma batean

    Armie Hammer, Alicia Vikander eta Henry Cavill 'Operación U.N.C.L.E.' filmaren fotograma batean

ETB2k Operación U.N.C.L.E. akzio filma emango du gaur gauean. Gerra Hotzaren garaian, 60ko hamarkadan girotutako pelikula da eta Guy Ritchie zinegile ospetsuaren gidaritzapean, Henry Cavill, Armie Hammer, Alicia Vikander, Elizabeth Debicki eta Hugh Grant aktore ezagunak dira protagonista.

CIAko Napoleon Solo eta KGBko Ilya Kuryakin agente sekretuen abenturak azaltzen ditu pelikulak. Beraren desberdintasunak alde batera utzi eta elkarrekin lan egitera behartuko dituzte, nazioarteko oreka ahula hausteko planak dituen organizazio kriminal batekin amaitzeko.

Filmaren emanaldia 22:30etik aurrera izango da, ETB2n.