Itxi

telebista

22:00etan

Euskal Pentatloiko finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Arratsaldean Bidasoa Irun Vs. Cocks eskubaloi partida eta Logroñoko pilota jaialdia eskainiko dira.

0:22
Euskal pentatloia

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur, 22:00etan, Azpeitiko zezen-plazan jokatuko den II. Euskal Pentatloiko finala. Juanan Legorburuk gidatuko du emanaldi berezia, Angel Arrospide eta Iñaki Errazkin adituak lagun dituela. Elena Azpeitiak eta Ibon Gaztañazpik harmailetan eta hondarretan bildutako jendearen hitzak bilduko dituzte: ikusleenak, laguntzaileenak eta protagonistenak ere lehia amaitutakoan.
 
Txapartegi, Mugerza III, Aizperro, Otaegi, Arria V eta Zaldua izango dira nor baino nor gehiago. Harria jasotzen (25 altxaldi 100 kiloko bolarekin), giza proban (2 plaza 400 kiloko harriarekin), aizkoran (3 kana-erdiko), txingak eramaten (6 plaza, esku bakoitzaean 50 kiloko txingarekin) eta korrikan (plazari 30 buelta) lehiatuko dira.

 
Eskubaloia eta pilota, arratsaldean 

Arratsaldean zuzeneko beste bi kirol emanaldi izango ditugu: 16:00etan, eskubaloiko Txapeldunen Ligako Bidasoa Irun Vs. Cocks norgehiagoka, Irungo Artelekutik eta 18:00etan, Logroñoko San Mateo pilota feriako jaialdia. Olaizola II-Rezusta / Victor-Zabaleta Torneoko partidaz gain, beste bi neurketa jokatuko dira: Arteaga II-Aranguren / Zabala-Tolosa eta Mendizabal III-Garmendia / Peña II-Erasun.