Itxi

telebista

22:00etan

'48 ordu Zinemaldian' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian

EITB.EUS

Irekiera ekitaldian hasi eta 'La trinchera Infinita' filma eskaini arte, hara eta hona ibili da bertsolari ezaguna ekitaldien berri emanez.

0:10
Onintza Enbeita Cayetana Guillen Cuervo aktorearekin Zinemaldian

Onintza Enbeitak Zinemaldiaren ikuspegi zabala eskainiko digu erreportaje berezi honetan. Ostiraleko irekiera ekitaldian hasi eta 'La trinchera Infinita' filmaren emanaldia bitartean, hara eta hona ibili da bertsolari ezaguna. Hala nola, hainbat pertsona ezagunekin aritu da solasean eta 60 minutuko iraupena duen erreportaje batean bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan egiten den jaialdi entzutetsuaren sekreturik gordeenak.

Gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian izango da ikusgai.