Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioak Boston ezagutuko du gaur gauean

EiTB

Erika Barreras kazetariak Ameriketako Estatu Batuetako hiririk zaharrenetako bat ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Erika Barreras kazetaria, Bostonen, 'Vascos por el Mundo' saioan

    Erika Barreras kazetaria, Bostonen, 'Vascos por el Mundo'n. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Boston hiria ezagutuko du Erika Barreras kazetariarekin batera. Massachusetts estatuko hiriburua eta Ameriketako Estatu Batuetako hiririk zaharrenetakoa da.

Bidaia honetan, Xabier, Nerea, Pablo, Danel, Brian, Carmen eta Juantxo euskaldunak izango ditu gidari Erikak. Haiekin ezagutuko ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatea eta MIT Massachusettseko Teknologia Institutu ospetsua. Munduko zientzia eta berrikuntzaren erdigunea da.

Bestalde, dantzari eta aizkolariak ere ikusiko ditu Erikak; izan ere, Bostonen bizi den euskal komunitateak ez du bere jatorria ahazten, eta urtero ospatzen du Euskal Jaia.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.