telebista
22:30ean
'Buscando venganza' pelikularen estreinaldia, gaur, 'La Noche de...'n
EiTB
Saioak, gainera, 'Ovejas negras' atal berria estreinatuko du, eta Sylvester Stallone aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du.
-
'Buscando Vengaza' pelikularen irudia.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Buscando venganza pelikula estreinatuko du telebistan. 1882ko Zeelanda Berrian girotuta dago, urrearen sukarraren mundu ilun eta arriskutsuan. Alice Eve aktoreak Charlotte Lockton izeneko klase altuko Ingalaterrako etorkinaren papera egingo du. Emakumeak luxuzko bizitza alde batera utziko du bahituta dagoen semea aurkitzeko. Jack Davenport, Graham McTavish eta Richard O'Brien aktoreek osatzen dute aktore zerrenda. Felix Linaresek filmazioaren inguruko datu guztiak eskainiko ditu.
Saioak, gainera, Ovejas negras atal berria estreinatuko du. Bertan, arazo larriak sortu dituzten Hollywoodeko izarren senideak ezagutuko ditugu; kartzelan amaitu duten seme-alabak, lehengusu iruzurgileak edota anai-arreba trafikatzaileak, besteak beste.
Bestalde, Tu canción favorita atalaren final handia ikusiko dugu. Ikus-entzuleek emandako botoen arabera, zinemako historiako abestirik onena zein den jakingo dugu.
Amaitzeko, Sylvester Stallone aktorea hartuko dute protagonista, Rambo 5 pelikularen estreinaldiaren harira. Felix Linaresek Stalloneren ibilbidea errepasatu eta haren familiaren datu bitxiak emango ditu.
'La Noche de... Buscando venganza' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.