Itxi

telebista

16:30ean

'Yo Sé Más Que Tú' lehiaketak bere lehen zakua emango du gaur arratsaldean

EiTB

Iñaki Urrutiak aurkezten duen lehiaketa arratsaldero izaten da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Iñaki Urrutia, 'Yo sé más que tú' saioaren aurkezlea.

    Iñaki Urrutia, 'Yo sé más que tú' saioaren aurkezlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Iñaki Urrutiak aurkezten duen 'Yo Sé Más Que Tú' lehiaketa dibertigarriak bere historiako lehen zakua emango du.

Hiru laguneko hiru talde izango dira nor baino nor gehiago, zakua duen kutxa gotorra irekitzeko kodeak lortzeko lehia bizian. Zakuan 9.000 euro bildu dira asteotan.

Alde batetik, Orion izango du. Iruñeko Iñigo Petri (49 urte), Barakaldoko Natalia (45 urte) eta Bilboko Maite (36 urte) lehiakideek osatzen dute taldea. Irakasleak dira hirurak, eta aurreko asteko irabazleak dira.

Bestetik, Las 3 Ts taldea ikusiko dugu. Tomas (46 urte) Trapagarango ostalariak, Jesus Txus (42 urte) Ortuellako komertzialak eta Tatiana (41 urte) Zierbenako udal langileak osatzen dute. Tomasen taberna da euren topagunea.

Oceans y Leven da hirugarren taldea. Soraya (30 urte) Donostiako kazetariak, Mikel (29 urte) haren mutil-lagunak (diseinatzaile grafikoa lanbidez) eta Peio (32 urte) bikotearen lagunak (kamera operadore eta editorea) osatzen du hirukoa.

Lau fasetan, kutxa gotorra irekitzeko kodeak lortu beharko dituzte. Bosgarren fasera iristen den taldeak kutxan gordeta dagoen diru-zakua irabazteko aukera izango du.

'Yo Sé Más Que Tú' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.