Itxi

telebista

22:30ean

Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan

EiTB

Carolina Calvo kazetariak Ingalaterrako hegoaldeko hiri nagusiak ezagutuko ditu bertan bizi diren Kepa, Ainhoa, Erika, Guillermo eta Alain euskaldunen laguntzarekin.

  • Carolina Calvo kazetria Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean.

    Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

'Vascos por el mundo' saioaren gaurko atala Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean zehar ibiliko da. Carolina Calvo kazetariak inguru hartako hiri nagusiak ezagutuko ditu bertan bizi diren Kepa, Ainhoa, Erika, Guillermo eta Alain euskaldunen eskutik.

Southamptonen hasiko dute bidaia, herrialdeko porturik garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Ondoren, Brighton ezagutuko dute, arrantzaleen herri txiki bat izatetik herrialdeko hiri turistiko ezaguna izatera pasatu den hiria. Amaitzeko, Portsmouth hiriaren historia eta ondare kultural aberatsa ezagutuko dituzte.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.