Itxi

telebista

22:30ean

'Molly's game' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...'n

EiTB

Horrez gain, Angelina Jolie eta Errol Flynn aktoreak hartuko ditu saioak protagonista.

  • Jessica Chastain aktorea 'Molly's Game' pelikularen irudi batean

    Jessica Chastain aktorea 'Molly's Game' pelikularen irudi batean

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Molly's game pelikularen estreinaldia eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, eta Jessica Chastain eta Kevin Costner aktoreak ditu protagonista.

Molly Bloom eskiatzailearen bizitza hartzen du pelikulak hizpide. Istripu larri bat izan ostean, eskiatzeari utzi, eta bere bizitza erabat aldatu zuen Mollyk: poker partida klandestinoak antolatzen hasi zen, eta arrakasta handiarekin, gainera. Felix Linaresek pelikularen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango dizkigu.

Horrez gain, Angelina Joliek eta bere familiak minbiziarekin izan duten harreman estua azalduko du saioak. Joliek Maléfica film arrakastatsuaren bigarren zatia estreinatuko du zinema aretoetan asteburu honetan.

Bestalde, Errol Flynn aktorearen heriotzaren 60. urteurrena betetzen den honetan, haren bizitza errepasatuko du 'LND'k.

Los vascos conquistan Hollywood atalarekin osatuko da gaurko atala.

'La Noche de... Molly's game' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.