Itxi

telebista

22:30ean

'360º: 48 horas en Catalunya' saio berezia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Eider Hurtadok gidatzen duen saioak 'proces' auziaren epaia ezagutu ostean Katalunian gertatutakoaren kronika egingo digu.

  • Eider Hurtado Bartzelonan, '360º: 48 horas en Catalunya' saio berezian

    Eider Hurtado Bartzelonan, '360º: 48 horas en Catalunya'n. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Kataluniari eskainitako '360º' saio berezia izango dugu ikusgai ETB2n. 'Proces' epaia ezagutu ondorengo 48 orduak nolakoak izan diren erakutsiko digute Eider Hurtadok eta bere lantaldeak. 

Auzitegi Gorenaren sententzia historikoak soka luzea ekarri du, eta horren guztiaren kronika egitera dator '360º' saio berezia: antolatutako mugimenduak, gizarte eragileen eta politikarien analisiak, Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanetan ireki den aro berria… Ikuspuntu guztiak bilduko dituzte erreportajean. 

Azaroaren 10eko hauteskundeen atarian ezagutu den epaiak arrastoa utzi du. Horretaz arituko dira gaurko saio berezian, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.