Itxi

telebista

22:15ean

'Secretos' polizia-minisaila izango da ikusgai, larunbat gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Hiru ataleko minisail frantsesaren protagonista senarra egoera arraro batean hilik aurkitu duen emakume bat da.

  • Claire Keim aktorea "Secretos" minisailaren fotograma baten

    Claire Keim aktorea "Secretos" minisailaren fotograma baten

Larunbat gauean, ETB2k "Secretos" ("Les Secrets") polizia-minisaila eskainiko du. Hiru ataleko minisail frantsesaren protagonista senarra egoera arraro batean hilik aurkitu duen emakume bat da.

Sarah (Claire Keim), Alex eta Paul bikotearen semeak familia zoriontsua osatzen dute, baina oporretan daudela ezbehar handi bat izango dute. Goiz baten, Alexen gorpua itsaslabar batean agertuko da. Poliziaren ikerketaren arabera Alexek bere buruaz beste egin du, baina Sarahk ez du ezer ulertuko. Egun baten, hilik dagoen senarrari Ines delako batek bidalitako maitasun-eskutitza jasoko du, eta senarraren hileta ikertzen hasiko da Sarah.

Ez ezazu galdu "Secretos" minisaila, larunbatean, 22:15ean, ETB2n. Gainera, telebistan eman eta bero, EiTB Nahieranen izango da ikusgai, krimen eta suspensezko filmen atalean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema