Itxi

telebista

21:00etatik aurrera

Tolosako Abesbatza Lehiaketa eta Donezteben grabatutako 'Oholtzan', gaur gauean EiTBn

EiTB

Lehendabizi, lehiaketako sari banaketa ekitaldia eskainiko da. Ondoren, txistua, dantza eta kantua uztartzen dituen 'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizuna.

0:22
'Hego haizeak, ipar doinuak' azaroaren 11eko 'Oholtzan' saioan

Bi emanaldi izango ditugu, gaur, ikusgai 'Oholtzan' saioan, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. 

Hasteko, 51. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari banaketa eskainiko da, azaroaren 3an Leidor antzokian grabatutako ekitaldia. Aurtengo irabazle nagusia izan den Indonesiako Batavia Madrilgal Singers taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dugu. Sarituak izan diren gainerako ahots talde eta ganberen saioak ere ikusiko ditugu: Art'n Voices (Polonia), Glier College Vocal Group (Ukrainia), Era Vocal Group (Letonia ), JCA National Youth Choir (Japonia), Männerstimmen Basel (Suitza) eta Mixed Choir PA Saulei (Letonia). 

Ondoren, 'Doneztebe Oholtzan' aurkeztuko digu Ilaski Serranok. Euskal folklorean sustraituriko doinu eta dantzek osatzen dute otsailaren 16an Doneztebeko pilotalekuan grabatutako 'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizuna. Protagonistak hauek izango ditugu: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, Jose Ignaizo Ansorenaren zuzendaritzapean; Doneztebeko Mendi eta Mendi Txiki abesbatzak eta Erreka dantza taldea, eta Pauline Junquet, Juliette Alfonso, Jon Itcaina eta Guy Saldubehere bakarlariak.