Itxi

telebista

Kirolak

Behobia-Donostia eta Atapuercako Krosa, igande goizean, zuzenean

EiTB

Arratsaldean pilota izango dugu Tolosatik, Arteaga II-Aranguren / Egiguren-Bikuña eta Victor-Imaz / P. Etxeberria-Ladis Galarza partidekin.

  • 2018ko Behobia-Donostia lasterketako irudia

    2018ko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

Behobia-Donostia lasterketarekin hasiko dira igandeko kirol emankizunak ETB1en eta eitb.eus-en 11:00etan. Berau amaitutakoan, Atapuercako Krosarekin egingo dute bat, bertako bi probak, emakumezkoena lehendabizi eta gizonezkoena ondoren, emateko. 

16:30ean, herri kirolen tartean, bezperan El Villar de Araban jokatutako Urrezko Aizkolarien Kopako jardunaldia ikusteko parada izango dugu. 

17:00etan 'ETB Kantxa' saioa izango dugu ikusgai Tolosako Beotibar pilotalekutik. Arteaga II-Aranguren / Egiguren-Bikuña eta Victor-Imaz / P. Etxeberria-Ladis Galarza norgehiagokak eskainiko dira.