Itxi

telebista

22:30ean

'Mark Felt. El informante' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...'n

Felix Linaresek aurkeztutako saioak, gainera, Gerard Butler eta Grace Kelly aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

  • Liam Neeson aktorea 'Mark Felt. El Informante' filmaren protagonistaren paperean

    Liam Neeson aktorea 'Mark Felt. El Informante' filmaren irudi baten

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Mark Felt. El informante pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Liam Neeson aktorea da protagonista eta Nixon presidentearen legealdian, FBIko zuzendariordea izandako Mark Felten papera egingo du. Felt agenteak sekretuan eman zien kazetariei presidentearen ibilbide politikoarekin amaituko zuen Watergate kasuaren informazioa.

Liam Neesonekin batera, Tom Sizemore, Tony Goldwyn, Noah Wyle, Diane Lane eta Michael C. Hall aktoreak ikusiko ditugu. Felix Linaresek protagonisten eta filmazioaren datu guztiak emango dizkigu.

Bestalde, Gerard Butler aktoreak dituen akatsak azalduko ditu saioak, bere 50. urtebetetzearen harira. Horrez gain, Grace Kelly aktorearen ibilbidea errepasatu eta haren inguruko kondaira eta zurrumurrurik harrigarrienak argituko ditu. Amaitzeko, Hollywoodeko zinemako eszenarik gogoangarrienak nola grabatu ziren azalduko du Cómo se hizo atalak.

'La Noche de…. Mark Felt. El informante' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.