10:10

telebista

22:15ean

Indar ultraeskuindarren gorakadaz, gaur gauean, '360º' saioan

EiTB

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ondorengo mapa politikoa aztertuko dute Eider Hurtadok eta bere lan-taldeak.

  • Vox alderdiko buruzagian azaroaren 10eko hauteskundeen ostean

    Vox alderdiko buruzagian. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iragan igandeko hauteskunde orokorren ondorena izango dute aztergai aste honetako '360º' saioan. Vox alderdiaren igoerari eta Albert Riveraren dimisioari erreparatuko diete bereziki España: ¿cada vez más ultra? izeneko erreportajean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en. 

Hauteskundeek erakutsi dute Espainian indar ultra eskuindarrak gorantz doazela. Lortutako 52 diputatuei esker, Vox alderdiak "askatasunaren eta konstituzioaren aurkakoak" diren lege eta arauei Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera izango dute. Lege horiek zeintzuk izan litezkeen ikertuko du '360º' saioak, eta gaiaz mintzatuko dira Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidentearekin eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin. Halaber, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Lander Martínez Podemos Euskadiko idazkari nagusia elkarrizketatuko dituzte. 

Espainian gertatutakoa Alemanian eta Frantzian alderdi ultra eskuindarrek duten indarrarekin alderatuko dute, Oliver Neuroth Alemaniako irrati publikoko kazetariarekin eta Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohiarekin. 

Bestalde, Albert Riveraren alderdiaren gainbeheraz arituko dira Ciudadanoseko kide izandako Francesc de Carreras eta Javier Gómezekin. 

Azkenik, hauteskunde ondorengo mapa politikoa aztertuko dute Juanjo Álvarez (Zuzenbidean katedraduna), María Silvestre (Deustobarómetroko zuzendaria), Pablo Simón (politologoa) eta Verónica Fumanal (Albert Riveraren eta Pedro Sánchezen komunikazio aholkulari izandakoa) adituekin. 

'360º' igandetan izaten da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena