telebista
Ostiral honetan
Transplanteei buruz hitz egingo dute 'Egun On Euskadi' saioan
A.A.
EITB
Pilar Elorrieta Gurutzetako Ospitaleko Transplante Unitateko koordinatzailearekin.
Transplanteen Astean hainbat datu kaleratu dira eta horiei arretaz begiratuko diete ostiral honetan "Egun On Euskadi" saioan Pilar Elorrieta Gurutzetako Ospitaleko Transplante Unitateko koordinatzailearekin.
Elkarrizketaren aurretik, Vanessa Sanchezek albisteen kontaketa egingo du eta Aitzol Zubizarretak solas-tartea zabalduko du Chelo Aparicio, Juan Carlos de Julian eta Jose Mari Pastor kolaboratzaileekin.
Goizeko 8etako albiste aurrerapenarekin jarriko da abian "Egun On Euskadi" ETB-2n.