telebista
Astelehenean
Bizkaiko Ezkerraldeko menu berezi onenaren bila, gaur, 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Portugaleteko Leioa jatetxea eta Barakaldoko Ayala, Ezbai eta La Isla de Amaia jatetxeak izango dira nor baino nor gehiago Javi Sierrak gidatzen duen lehiaketan.
-
Astelehen honetako saioko irudia, EiTBren bideo batetik hartuta
Bizkaiko Ezkerraldera joko du gaur gauean 'Juego de Cartas' saioak. Bertako lau jatetxeren artean, menu berezi onena zeinek ematen duen erabaki beharko dute lehiaketako lau partaideen eta Javi Sierra programaren gidariaren artean.
Portugaleteko Leioa jatetxea eta Barakaldoko Ayala, Ezbai eta La Isla de Amaia jatetxeak izango dira aurrez aurre. Julen Vazquezek, Mario Montenegrok, Luis Justinianok eta Amaia Barricatek euren lana eta egitekoa erakutsi behar dute besteen aurrean.
'Juego de Cartas' saioa astelehen gauero izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:00etan.