Itxi

telebista

Kirolak

Urrezko Aizkolarien Kopa eta pilota Tolosatik

EiTB

Binakako Txapelketako Arteaga II - Erasun vs Peña II - Aranguren eta Bengoetxea VI - Mariezkurrena II vs Artola - Imaz partidak izango ditugu ikusgai Beotibar pilotalekutik.

  • Esku pilota emanaldian EiTBn

    Esku pilota emanaldian EiTBn

Bi kirol emankizun izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en 16:00etatik aurrera. 

Lehendabizi, goizean Agurainen jokatutako Urrezko Aizkolarien Kopako jardunaldia izango dugu ikusgai. 

17:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuko jaialdia eskainiko da zuzenean. Binakako Txapelketako bi partida hauek jokatuko dira: Arteaga II - Erasun vs Peña II - Aranguren (promozio maila) eta Bengoetxea VI - Mariezkurrena II vs Artola - Imaz (lehen maila).