Itxi

telebista

Gaur

Pasaiako badian murgilduko da 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa

EiTB

Andoni Etxarri, Eneko Sarasua, Xabier Agote eta Luis Angel Benito izango dituzte bide lagun.

  • Joseba Arguiñano Pasaiako badian

    Joseba Arguiñano Pasaiako badian

Larunbatero legez, Joseba Arguiñanok Euskal Herriko paraje eder bat ezagutzeko gonbidapena luzatuko digu. Oraingo honetan, Pasaiago badian murgilduko da bertako lau herritarren eskutik. 

Jaizkibel eta Ulia mendien artean dagoen badiaren ikuspegi ederraz gozatuko du Andoni Etxarrirekin batera mendi gain batetik. Ondoren, Yola elkartera joango dira itsas zapoarekin prestatutako carpaccio bat dastatzera. 

San Pedrora joango da ondoren. Bertan, Mater museoa eta Albaola Faktoria bisitatuko ditu. Eneko Sarasua eta Xabier Agote arduradunek emango dizkie azalpenak. 

Pasai Donibaneko Txulotxo jatetxean amaituko du egonaldia. Bertako sukaldari buruak, Luis Angel Benitok, bi plater goxo prestatuko dizkio: bakailao kokotxak pil-pil erara eta itsas zapo eta otarrainxka broxeta.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa, gaur, 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai.