telebista
22:30ean
Düsseldorf, gaurko 'Vascos por el Mundo' saioan
EiTB
Nahiara Gagok bertan bizi diren David, Naiara, Josu, Guillermo eta Goretti euskaldunak ezagutuko ditu.
-
Gabonak Düsseldrof-en igaroko ditu 'Vascos por el Mundo' saioak. EiTBko bideo bateko irudia.
Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioak Alemaniako Düsseldorf hiria ezagutuko du. Nahiara Gago kazetariak hiriko gabon giro ezin hobeaz gozatuko du bertan bizi diren David, Naiara, Josu, Guillermo eta Goretti euskaldunekin.
Besteak beste, Gabonetako azoka ezberdinetan izango dira eta patinatzeko izotz pistan ere arituko dira, Rhin ibaiaren ertzean.
'Vascos por el Mundo' ogaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.