Itxi

telebista

Zinea

'Animales fantásticos y dónde encontrarlos' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Genero fantastikoa lantzen duen film hori 1926an, Harry Potterren unibertsoan oinarritzen da.

  • 'Animales fantásticos y dónde encontrarlos filma'

    'Animales fantásticos y dónde encontrarlos filma'

Animales Fantásticos y dónde Encontrarlos (Fantastic Beasts and Ehere to Find Them) filma eskainiko du ETB2 telebista kateak gaur. Sarritan saritua izan den film hori izen bereko J.K. Rowlin idazlearen liburuan oinarrituta dago. Parte hartzen duten aktoreen artean, hainbat dira aipamen berezi bat merezi dutenak; haien artean Eddie Redmayne, Dan Fgler, Katherine Waterston, Alinos Sudol, Colin Farrek, Carmen Ejogo edota Ezra Miller, esate baterako.

Genero fantastikoa lantzen duen film hori 1926an, Harry Potterren unibertsoan oinarritzen da. Mago britainiar bat da Newt Scamander, eta izaki magikoak aurkitu eta dokumentatzeko helburua zuen mundu bira batetik itzuli berria da. New York hirian atseden hartzeko geldialdi bat egitea erabaki du, eta erlaxagarria izan behar zuen parada, guztiz aurkako bidaia batean bihurtzen da. Guztia infernu bat bihurtzen da Newtek bere maleta galdu eta bertan zituen izakiek ihes egitearekin batera.

Ez ezazu galdu Animales Fantásticos y dónde Encontrarlos filma, gaur, gaueko 22:00etatik aurrera, ETB2n.