Itxi

telebista

Zinea

'Handia' pelikula eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek gaur gauean

EiTB

Altzoko Handiaren istorioa du oinarri Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako euskarazko filmak.

0:23
'Handia'

Gaur gauean, eitb.eus-ek eta ETB1ek Handia film arrakastatsua eskainiko dute telebistan.

Euskaraz inoiz egindako pelikularik ikusiena izan da Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako lana, kritikaren eta publikoaren harrera bikaina izan du eta hainbat sari lortu ditu: Goya sarietan, 13 izendapen jaso eta 10 irabazi zituen, eta Donostia Zinemaldian, epaimahaiaren saria eta euskal zinemaren saria jaso zituen. Eneko Sagardoy (gizonezko aktore errebelazioaren Goya sariaren irabazlea), Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse dira aktore protagonistak.

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin (Joseba Usabiaga) Gipuzkoako bere familiaren baserrira itzuliko da, eta harrituta geratuko da Joakin anaia (Eneko Sagardoy) ohi baino askoz handiago dagoela ikusita. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote Europan zehar. Bidean, handinahiak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da.

Handia filma 22:00etan izango da ikusgai. Ez galdu!