Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' abenturaren lehen atala, eguneko saiorik ikusiena Euskadin

EiTB

Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 23,2ko audientzia zatia eta 342.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

  • Julian Iantzi 'El Conqusitador del Caribe' saioaren aurkezlea.

    Julian Iantzi 'El Conqusitador del Caribe' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

'El Conquistador del Caribe' abenturaren lehen atal ikusgarria eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Julian Iantzik aurkezten duen saioak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu zuen % 23,2ko audientzi zatiarekin, eta 342.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Dominikar Errepublikako Los Haitises parke nazionalera talde gorriaren iritsiera izan zen ikusgai lehen atalean. Mutilez bakarrik osatutako taldeak proba gogorrei egin behar izan zien aurre, eta abenturako lehen kanporatua Gorka Luna lehiakidea izan zen.

Gainerako bi taldeak pozik iritsi ziren, talde gorriarekin gertatzen ari zenaren berri jakin gabe. Nesken talde berdea zaldiz iritsi zen Haitiseseko euri-oihanaren bihotzera, eta "helduen" talde mistoa paradisuzko hondartza batean lehorreratu zen, zalantza eta galdera askorekin.

Abenturaren lehen atal honetan gertatuko guztiak jarraipen zabala izan zuen sare sozialetan. #conquis1 etiketa joera izan zen Twitterren eta sei milioi ikustaldi baino gehiago izan zituen sare sozialaren timeline-etan.