Itxi

telebista

22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

'El Conquis'en Gorka izango dute gonbidatu gaur eta 3. kapitaina nor den esango dute

EiTB

Patxi Alonso aurkezlearekin batera, Juanito Oiarzabal, David Seco, Eider Alonso, Isma Pereira, Nagore Osoro, Luisito, Caballo, Yanire, Iker eta Maider egongo dira.

  • Gorka hartuko dute 'El Conquis'eko platoan

    Gorka hartuko dute 'El Conquis'eko platoan. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'El Conquis'eko platoan Gorka, abenturako lehen kanporatua, hartuko dute. Besteak beste, honako irudi hauek ikusi ahal izango ditugu: Gorkak galdu ondoren izan zuen lehen erreakzioa, ondoren Ismari kontatutakoak, aireportura iritsi eta familiarekin berriro elkartu zenekoa, duelua irabazi osteko kanpamendurako itzulera, eta orain arte ikusi gabeko lehen atalaren hainbat irudi.

Halaber, helduenen taldea, Caguama taldea, gidatuko duen kapitainaren izena jakitera emango da saio honetan.

Denboraldiko lehen 'El Conquis' saioan nesken taldea lehiatzen ikusiko dugu, baita euren kapitaina izango denarekin, Patri Espinarrekin, bat egiten duten unea. Gotzon Burgos kapitainari ere erreparatuko diote, urduri jartzen hasiko da beste taldeen aurka lehiatzeko gogoz baitago, eta 'Intxaurrondoko tigrea'ren lehen gaua errepasatuko dute, haren hitzek zeresana emango dute eta.

Berritasun asko dakar 'El Conquis' saioak. Konkistologo berriak izango dira, baita lehiaketa ondo baino hobeto ezagutzen duten lagunak ere. Patxi Alonsok Juanito Oiarzabal, David Seco, Eider Alonso, Isma Pereira, Nagore Osoro, Luisito, Caballo, Ianire, Iker eta Maider izango ditu alboan. Harmailetan lehiakideen senide eta adiskideak egongo dira, eta Ainhoa Etxebarriak gaueko txio onenen errepasoa egingo du Gazteako setean. Bestalde, Humbertok lehiaketako pertsonaia esanguratsuenak imitatuko ditu.

'El Conquistador del Caribe' eztabaida-saioa asteazkenero izango da ikusgai, 'Eguraldia'ren ostean, ETB2n eta eitb.eus-n, 22:30ean.