Itxi

telebista

Pilota

Binakako Txapelketako partidak Hendaiatik, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Agirre-Eskiroz vs Alberdi-Erasun eta Victor-Mariezkurrena II vs Artola-Imaz norgehiagokak izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Ander Imaz eta Iñaki Artola pilotariak Binakako Txapelketako partida batean

    Ander Imaz eta Iñaki Artola. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur Hendaian jokatuko den Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko lehen bi partidak eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera.

Promozio mailako Agirre-Eskiroz vs Alberdi-Erasun norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Ondoren, lehen mailako Victor-Mariezkurrena II vs Artola-Imaz jokatuko da.