Itxi

telebista

20:00etan

Arruazu, gaur, "Historias a Bocados" saioko protagonista

EiTB

Joseba Arguiñano Nafarroako Sakanara hurbilduko da.

  • Joseba Arguiñano Nafarroako Arruazu herriko Camino Ganboarekin hizketan

    Joseba Arguiñano Arruazura joango da aste honetan. Argazkia: EiTB

Joseba Arguiñano Nafarroako Sakanako Arruazu herrira joango da gaur, "Historias a Bocados" saioan.

Hasteko, Aritz Ganboa 41 urteko artzainarekin bilduko da. Albi Gaztak gaztandegia kudeatzen du anaiarekin eta lehengusuarekin, eta betiko artzaintzaren aldekoa da, gure arbasoek erabiltzen zutenaren aldekoa. Aritzen aburuz, jasangarri izateko aukera bakarra.

Peio Beteluk 47 urte ditu, eta galdategi batean egiten du lan. Horrez gain, Arruazuko udaletxean ere jardun zen zinegotzi eta baita alkate gisa ere. Udaletxearekin zerikusia duten pasadizoak kontatuko dizkio aurkezleari, saihetsak eta txistorra, entsaladarekin batera jateko, txingarretan erretzen duten bitartean. 

Camino Ganboak, berriz, 85 urte ditu. Arruazuko bizilagun zaharrenetakoa denez, asko du kontatzeko. Istorioak, oroitzapenak eta bizitza guztiko bizipenak. Inork ez daki berak baino hobeto nola aldatu den herria azken hamarkadetan, eta hori adieraziko dio Josebari, paseoan herria, harro, erakutsi ahala.

"Historias a Bocados de Arruazu" gaur izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.