Itxi

telebista

00:25ean

Austria aldean ibiliko da "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioa gaur gauean

EiTB

Innsbruckeko Alpine Trail Run Festibal mendi lasterketa izango du jomugan Zigor Iturrietak.

  • Zigor Iturrieta, lsaterketa hasi aurretik

    Zigor Iturrieta, lsaterketa hasi aurretik. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gastronomia eta kirola uztartzen dituen "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioaren laugarren atala izango dugu gaur gauean, 00:25ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Oraingo honetan, Austria aldera egingo du bidaia Zigor Iturrietak.

Salzburgo, Austriako laugarren hiririk jendetsuena, eta Innsbruck, mendi garaiez inguratutako Tirol estatuko hiriburua, ezagutuko ditu Zigorrek.

Ohi denez, saioaren amaieran, mendi lasterketa bat egitea izango du jomugan Zigor Iturrietak. Innsbrucken bertan, 65 kilometroko Alpine Trail Run Festibal ultra trailean hartuko du parte Zornotzako sukaldari eta kirolariak.