Itxi

telebista

22:50ean

"Area Txikia" berezia Reale Arenatik, gaur gauean, ETB1en eta eitb-eus-en

EiTB

Realak jokatuko duen Errege Kopako partiden inguruko saio berezia izango dugu, Jon Balentziagak aurkeztuta.

  • Realeko jokalariak

    Realeko jokalariak. Argazkia: EFE

Gaur Realak jokatuko duen Errege Kopako hitzordu garrantzitsua dela eta, programazio berezia izango gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Reale Arenatik eskainiko da zuzenean "Area Txikia. Koparen bila" saio berezia, Jon Balentziagak aurkeztuta.

Real Sociedad vs Mirandes neurketa amaitu eta berehala, Jon Balentziaga kazetariak saio berezia gidatuko du partidaren analisia egiteko. Horretarako, gonbidatu bereziak izango ditu alboan. Halaber, protagonisten hitzak bilduko dituzte eta harmailetako giroaren berri emango dute.

"Area Txikia. Koparen bila" saioa 22:50ean izango da zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.