Itxi

telebista

22:30ean

Utrecht, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Nahiara Gago kazetariak Andrea Cuesta, Lucía Conde, Oihane Vicuña, Eduardo Bilbao eta Borja Lobaco euskaldunak ezagutuko ditu Herbeheretako hiri honetan.

  • Utrecht hiriko gaztelua

    Utrecht hiriko gaztelua. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"Vascos por el Mundo" saioaren gaurko atalean, Nahiara Gago kazetariak eta Javi Quiles kamerak Herbeheretako Utrecht hiria ezagutuko dute. Bertan bizi diren Andrea Cuesta, Lucía Conde, Oihane Vicuña, Eduardo Bilbao eta Borja Lobaco euskaldunak izango dira saioaren protagonistak.

Hiriguneko kanalen eta kale estuen edertasunari esker, Herbeheretako Venezia ezizenarekin ezagutzen dute Utrecht. Herrialdeko bigarren hiririk turistikoena da eta aisialdi eta kultura eskaintza zabala du.

Bertan, Herbeheretako zenbait produktu tipiko ezagutuko dituzte: loreak, gaztak eta bizikletak. Munduko lurpeko bizikleta-parking handiena duen hiria da Ultrecht. Bertakoa da, baita ere, Utrecht-ko Nazioarteko hitzarmen famatua. 

"Vascos por el Mundo" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.