Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" Ereñon izango da arratsaldean

EiTB

Amaia Aldamizetxebarria, Iker Murueta eta Juan Ramon Muela Busturialdeko herri txiki horretako bizilagunekin solasean arituko da Joseba Arguiñano.

  • Joseba Arguiñano Ereñon izango da "Historias a Bocados" saioan.

    Joseba Arguiñano Ereñon izango da "Historias a Bocados" saioan.EiTBko bideo bateko irudia.

"Historias a Bocados" saioa Busturialdeko Ereño herrira gerturatuko da gaur. Bertan, hainbat bizilagunen istorio eta kontuak jakingo ditu Joseba Arguiñanok.

Amaia Aldamizetxebarria Ereñon jaio zen duela 63 urte. Josebarekin herrian barrena paseatu, eta bere etxearen aurrean amaituko dute txangoa. Garai batean, taberna eta denda kudeatzen zuten etxebizitza horretan Amaiaren gurasoek.

Iker Muruetak 39 urte ditu, eta jaiotzez Sestaokoa da. Hainbat lekutan bizi izan da, tartean Frantzian, lanak behartuta. Duela bost urte iritsi zen Ereñora, harri-zulatzaile taldea prestatzeko asmotan.

Juan Ramon Muelak 48 urte ditu, eta 10 egin ditu Ereñon bikotekidearekin bizitzen. Bioeraikuntzaren irizpideei jarraituz, etxebizitza eraikitzeko helburuz iritsi ziren bertara. Arkitekto eta igeltseroaren laguntzaz eraiki dute, hain zuzen ere, beraien etxea.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.