Itxi

telebista

00:30ean

Flandrian izango da 'Chiloé, Una Aventura Ultratrail' saioa gaur gauean

EiTB

Zigor Iturrietak Geraardsbergeneko triatloian parte hartuko du.

  • Brujas hiria "Chiloé" saioan

    Brujas hiria "Chiloé" saioan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

Gastronomia eta kirola uztartzen dituen "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai gaur gauean. Zigor Iturrieta Flandriara (Belgika) joango da oraingo honetan. Bidaia Ostende hirian hasiko da, kostaldean, eta Brujasera joango da gero, bertako museoak eta LESS jatetxea ezagutzera. Jarraian, Gante hiri handia, modernoa eta bizia ezagutuko du.

Azkenik, Geraardsbergen herrira joango da, bertako triatloian parte hartzeko. "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioan egingo duen lehen triatloia izango da.

"Chiloé, Una Aventura Ultratrail" asteazkenetan izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.