Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" saioak % 11,5eko kuota lortu zuen, denboraldiko daturik onena

EiTB

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Patxi Alonso eta Josean "El Conquis" saioan.

    Patxi Alonso eta Josean "El Conquis" saioan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Asteazkeneko "El Conquis" saioak % 11,5eko audientzia-zatia lortu zuen, denboraldiko daturik altuena. Halaber, Karibeko abentura hasi zenetik saiorik ikusiena izan zen.

Patxi Alonsok abenturako azken kanporatua izan zuen platoan gonbidatu, Josean, eta aurretik ikusi ez diren irudiak eskaini zituen. Emanaldiak 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, #elconquis5 etiketa joera izan zen Twitterren eta bost milioi inprimatze baino gehiago izan zituen sare sozialaren timelineetan.