telebista
22:30ean
"La Noche de…" saioak "El secreto de la aldea" filma estreinatuko du gaur gauean
EiTB
Gainera, Harrison Ford aktorearen ibilbidea errepasatu, eta zinemaren historiako eszena ospetsuenak nola filmatu ziren azalduko du.
-
'El secreto de la aldea' pelikualren irudia
Gaur gauean, "La Noche de…" saioak El secreto de la Aldea filma eskainiko du, benetako gertakarietan oinarritutako lana. Pelikularen protagonistak iraganeko gertakariak aztertzen hasiko dira, eta Bigarren Mundu Gerraren garaian Poloniako Jedwabne herrian gertatutako sarraskia argitzen saiatuko dira: 400 judu, emakumeak eta haurrak tartean, bizirik erre zituzten hilketa hartan. Wladuslaw Pasikowski zinemagileak zuzendu zuen, eta Maciej Stuhr, Ireneusz Czop, Danuta Szaflarska eta Zuzana Fialovà ditu aktore protagonista. Felix Linaresek pelikularen datu guztiak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Harrison Ford aktorearen ibilbidea errepasatuko du, azkeneko urteetan utzi dizkigun titularrak errepasatuz.
Bestalde, Cómo se hizo atalak zinemaren historiako eszena ospetsuenak nola filmatu ziren azalduko du. Amaitzeko, Hollywoodeko bi izar handien familiez arituko da Ovejas Negras atala.
"La Noche de… El secreto de la aldea" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.