Itxi

telebista

22:30ean

Moraviara bidaiatuko du "Vascos por el Mundo" saioak gaur gauean

EiTB

Amaiur Elizari kazetariak Txekiako Errepublikako eskualde hori ezagutuko du bertan bizi diren Julen, Lorea, Xabier, Arantza eta Naroa euskaldunen eskutik.

  • Amaiur Elizari kazetaria Moravian

    Amaiur Elizari kazetaria Moravian. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Moravia, Txekiako Errepublikako eskualdea, ezagutuko du. Amaiur Elizari kazetariak tokiko gazteluez, kondairaz, tradizioez eta Erdialdeko Europako gastronomiarik onenaz gozatuko du, bertan bizi diren Julen, Lorea, Xabier, Arantza eta Naroa euskaldunen eskutik.

Hasteko, Moraviako hiriburua ezagutuko dute: Brno. Besteak beste, hiri unibertsitario honetako erdigune historikoa, XVII. mendeko hezurtegi ospetsua, Blanikeko zaldunen kobazuloak eta barazkien azokako lurpeko labirintoa bisitatuko dituzte. Gainera, inguruetako gazteluetan izango dira: Spielberk gaztelu ilun eta dotorean, zineman hainbatetan ikusi dugun Mikulov gaztelu historikoan eta Valtice eta Ledniceko jauregi ikusgarrietan.

Olomouc, herrialdeko antzinako hiriburua, ere ezagutuko dute, Praga, Viena eta Budapest hiri inperialetako arkitektura estiloa duen hiri ederra. Dantza erregionalek, zuzeneko musikak eta gastronomiarik onenak osatuko dute bidaia ikusgarri eta berezi hau.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.