Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia, futbola, herri kirolak eta pilota, asteburuan

EiTB

Bidasoa Irun vs Orlen Wisla Plock eta Alavés B vs Real Sociedad B partidak, Banakako Pala Txapelketako finala eta Eskuz Binakako Txapelketako play-offetako norgehiagokak ikusgai, besteak beste.

  • Olaizola II-Urrutikoetxea eta Artola-Imaz pilotariak aurrez aurre

    Binakako Txapelketako play-offetako partidak, asteburuan. Argazkia: EiTB

Larunbatean, 16:00etan jokatuko den EHF Txapeldunen Ligako Bidasoa Irun vs Orlen Wisla Plock eskubaloi partidak zabalduko du asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Hori amaitutakoan, 17:30ean, pilota izango dugu zuzenean, Iruñetik. Arretxe II-Iturriaga vs Alberdi-Erasun eta Olaizola II-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz Binakako Txapelketako neurketak jokatuko dira bertan. 

Igandean, beste bi zuzeneko emanaldi izango ditugu: 12:00etan, Alavés B vs Real Sociedad B futbol neurketa, eta, 17:00etan, pilota, Eibarko Astelenatik. P. Etxeberria-Rezusta vs Egiguren V-Zabaleta norgehiagokarekin hasiko da jaialdia, eta, ondoren, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Altuna III-L. Galarza vs Laso-Albisu (lehen mailakoa) eta Agirre-Eskiroz vs Peña II-Aranguren (promozio mailakoa). 

Horrez gain, ostiralean Bizkaia Arenan jokatutako Banakako Pala Txapelketako bi neurketa izango ditugu ikusgai igandean, 13:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en: Ibargarai vs Gaubeka (finala) eta Fusto vs Necol (3. eta 4. postua erabakitzeko)

Bi emanaldi hauekin osatuko da asteburuko kirol programazioa: Lezamako pilota torneoko finalak (larunbatean, 13:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en) eta Europako goma gaineko sokatira txapelketa (igandean, 16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en).