telebista
22:00etan
Abiadoreen bigarren pasea prestatzen, 'Operación Comète' telesailean
A.A.
EITB
Juan etxera bueltatuko da eta Beatriz neska lagunarekin lehenbailehen ezkontzea erabakiko du.
''Operación Comète'' telesailak jarraipena izango du asteazken honetan ETB-2n, hirugarren eta laugarren atalen emisioarekin. Abiadoreen bigarren pasea prestatzen ari dira Florentino eta Dedée: 11 izango dira. Garrantzia handia dauka misioak, denak onik iritsi ezkero, britainiar Diplomaziak ontzat hartuko baitu erakundea. Baina Bidasoan abiadore batek arazo larriak izango ditu.
Ireneren etxean gauza asko gertatu dira bitartean: Larraldetarren etxeko ezkutuko kontuak ezagutzen hasiko gara.
Juan etxera bueltatuko da, nahiz eta ez dagoen oraindik guztiz sendatuta; ebakuntzaren ebakia infektaturik dago. Egun batetik bestera, Beatrizek eta biek ezkontzea erabakiko dute, Beatrizen aita gaixorik dagoen aitzakiaz. Ezkontza honek ustekabeko proposamen bat luzatuko dio Juani: alkatearen ordezkoa izatea. Juanek ez daki zer esan.
Ezkila bahiturik dago apaizaren etxean. Prudenek askatzeko plan bat egingo du, baina Angela aurreratuko zaio: berak askatuko du Ezkila.
''Operación Comète'' telesailaren bi atal berriak, asteazken honetan emitituko dira ETB-2n, gaueko 22:00etatik aurrera.