Itxi

telebista

Goizeko hitzordua

Juanma Iturriaga ostiraleko 'Forum'ean

A.H.

EITB

Kirolari ezagunak bere liburua aurkeztuko du, Antes de que se me olvide.

Ostiral honetan, Juanma Iturriaga kirolari eta komunikatzaile bilbotarrak ETB-2ko ''Forum'' elkarrizketa saiora hurbiduko da bere liburua aurkezteko asmoarekin, Antes de que se me olvide izeneko liburua, hain zuzen ere. Kirolariak bere bizitzaren errepasoa egin du argitalpenean eta David Barberorekin izango duen hitzorduan zehar, kirolari moduan bizitako gertaera nabarmenenen berri emango du, baita kiroletik erretiratu ondoren hedabideetan hasitako ibilbide profesionalean izandako zenbait bizipen ere. ''Forum'' ostiral honetan emitituko da gozieko 07:45etik aurrera.