Itxi

telebista

'El Conquis'en 11. atala

Akuilu-makuiluen jokoa eta Eider, Juanito eta Caballoren agurra, gaurko 'Conquis'en

EiTB

Mariak, Estherrek eta Ikerrek akuilu-makuiluen gainean ibili beharko dute taldekideen laguntzaz. Eiderrek, Juanitok eta Caballok agur esango dute. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Maria, Esther eta Iker akuilu-makuiluetan immunitate jokoan

    Maria, Esther eta Iker akuilu-makuiluetan immunitate jokoan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" saioaren 11. ataleko immunitate jokoa berdeen eta gorrien arteko liskarra puri-purian dagoenean iritsiko da. Eiderri eta Gotzoni zuzendu zizkioten oihu eta adore-aldarriek bi taldeen arteko tentsio handia sortu zuten aurreko atalean, eta desafio latza dute aurretik. Immunitate jokoan, lehiakideek taldekide bat zuzien bila eraman beharko dute suontzi bat pizteko helburuz, baina eragozpen handi bat izango dute: taldeen ordezkariek ezingo dute ez lurrik ez urik ukitu, eta egurrezko akuilu-makuilu batzuen gainean egin beharko dute oinez. Guaraguao taldeak Esther aukeratuko du urdinen ordezkari gisa; Maja taldeak Iker izendatuko du gorrien ordezkari, eta Caguama taldeko kideek berdeen ordezkaria Mery izango dela erabakiko dute. Talde bakoitzeko lehiakiderik ustez baldarrena aukeratzea erabakiko dute, gainerako taldeei kalte egiteko asmoz.

Halaber, Caballok, Juanitok eta Eiderrek beraien taldeetan igaroko dituzten azken orduak nolakoak izango diren ikusiko dugu gaurko saioan.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian ikus daitezke.