Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" saioak Amurrioko Artomaña auzoa bisitatuko du

EiTB

Joseba Arguiñanok Lucia Mendivil, Jesus Mari Larrea eta Juanjo Tellaetxeren istorioak entzungo ditu eta elkarrekin mokadu goxoa prestatu eta dastatuko dute.

  • Joseba Arguiñano Antomañako Juanjo Tellaetxerekin mokadu goxo bat hartzen

    Joseba Arguiñano Antomañako Juanjo Tellaetxerekin. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, Joseba Arguiñanok gidatzen duen "Historias a Bocados" saioak Artomaña bisitatuko du, Arrastaria bailaran dagoen Amurrioko auzoa.

Lucia Mendivil duela 58 urte jaio zen Artomañan, eta Josebarekin topo egin bezain laster auzoan zehar txangoa egingo dute eta tren geltoki zaharrera iritsiko dira. Geltoki hori orain gutxi arte Bilbo eta Miranda Ebro ibilbideko geltokia zen. Luciak Artomañaren istorio hau eta beste batzuk kontatuko dizkio.

Jesus Mari Larrea duela 55 urte jaio zen Artomañan. Bere garaian albaitaritza ikasketak egin zituen eta lanbide honetan aritu zen 20 urtez, baina gero aitak aurretik izan zuen lanbidera itzuli nahi izan zuen bere anai-arrebekin, abeltzaintzara. Gaur egun, Jesus Marik eta bere anai-arrebek 300 behi dituzte esnea ekoizteko eta saltzeko, eta beste 150 hazkuntzarako.

Juanjo Tellaetxek 54 urte ditu eta Artomañako bizilaguna da baita ere. Josebaren harridurarako, boilur beltzeko labore batera joango dira lehenik, eta txakur baten laguntzaz, Arabako urre beltza deritzon jaki horren hainbat pieza bilduko dituzte.

Igandero, "Historias a Bocados", 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en izaten da ikusgai.